XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ez zaudete inoiz desados? - galdetu zuen Elvisek.

Aitona barrez hasi zen.

- Bai, jakina - esan zuen -. Ikuspuntu biziki desberdinak ditugu gai askori buruz, baina hori ez da batere inportantea.

Txikikeriak dira.

- Ez al diozue inoiz oihu egiten elkarri?

- Ez, mintzatu da egiten duguna - esan zuen aitonak

- Ez al duzue eztabaidarik?

- Ez, hitzegin egiten dugu.

Arrazoindu egiten ditugu gauzak.

Elvisek ulertu zuen.

Arrazoiak, ederki zekien zer zen hori.

Amatxok xarmantki arrazointzen zuen.

- Arrazointzea tontakeria da - esan zion aitonari.

Baina aitonak erantzun zion, berak eta amonak oso ongi arrazointzen zutela elkarrekin.

- Amak eta biok, ordea, ez, berak ez bait du deus ulertzen.

Aitzitik, amonak bai, amonak ia guztia konprenitzen zuen.

- Eta zu eta biok, Elvis? - esan zuen aitonak.

Biok gauza bera nahi dugula pentsatzen al duzu?

Elvis guztiz ziur zen horretaz.

- Hala ere, nik zertxobait gehiago maite zaitudala uste dut - esan zuen aitonak.

Hori ezinezkoa da, erantzun Elvisek.

Ezin zitekeen.

Elvisen pentsamentuak bata bestaren atzetik datoz.

Beti gertatzen zaio gauza bera ohean dagoelarik.

Gustatzen zaio pentsatzea, denbora arinago doa.

Amatxo etxean harat-honat mugitzen entzuten du, sukaldetik egongelara doa, noizbehinka gelditu eta Elvis zertan dabilen entzuten saiatzen da.